
Jacques Vergès abokatuaren inguruko film honetan, pertsonaia honen jokaera eta ibilbidea aztertzen da. Komunista, antikolonialista, ezkertiarra, eskuin muturrekoa, maoista… Definitzen zaila den pertsonaia. Argeliako kasua, Palestina, edo eta Nazien ekintzetatik gertu ibili den gizakia da Vergès. Besteak beste Djamila Bouhired, Magdalena Kopp, Anis Naccache, Carlos “Txakala” edo Klaus Barbie izan ditu bide-lagun.
Elkarrizketen bitartez eta garaiko irudiak nahastuz, pertsonaia ilun zein erakargarri honen errepasoa da dokumental hau.
Jaisteko aukera duzue hemendik.
