Artxiboa gaika: latinoamerika
genova libera (G)
Dokumental fikzionatu moduan Genoan gertaturiko sarraskia kontatzen zaigu, zeinean Carlo Giuliani aktibista hil zuten carabinieri italiarrek eta sarekada bortitz bat egin zuten mediaktibistak zeuden egoitzan. borroka antikapitalistak ahantzi behar ez duen gertaeraren kontakizuna. trailerra: ta jeisteko egin klik hemen
Los travestis también lloran
Mia eta Romina Parisen bizi diren Ekuadorgo bi transexual dira. Film oso emozionala da, ta bertan bi protagonisten bizitzak, kezkak eta bizi prozesuak lantzen dira. hemen jeisteko linka
latinoamerika, migrazioak, sexualitatea atalean
La batalla de Chile (G)
Patricio Guzmánen obra monstruoso hau dokumental politikoaren obra garrantzitsuenetako bat da, eta 4 zatitan dago banatua, lehen hirurak 1970ko hamarkadan, ta azkena 2004ean publikatuak izan direlarik, eta Salvador Allenderen gobernua eta Pinocheten estatu kolpearen garaietan gertatzen doana kontatzea du helburu. … Irakurtzen jarraitu
Frida (JBGA)
Atzoko Historia kanaleko dokumentalaren ondoren, hona hemen Frida Kahloren bizitza kontatzen duen pelikula. Julie Taymor da zuzendaria, eta aktoreak Salma Hayek (Frida Kahlo), Alfred Molina (Diego Rivera), Geoffrey Rush (Leon Trotsky), Ashley Judd (Tina Modotti), Antonio Banderas (David Alfaro Siqueiros), … Irakurtzen jarraitu
artea, kultura, latinoamerika, pelikulak atalean
Frida Kahlo (JB)
Frida Kahloren inguruan Historia kanalak egindako dokumental laburra. Artistaren bizitza ezagutzeko aukera paregabea. Frida Kahlo, Wikipedian: Frida Kahlo (Uztailaren 6, 1907 – Uztailaren 13, 1954), margolari mexikarra izan zen. Coyoacanen jaio zen, 1907. urtean. 1928. urtean alderdi komunistan sartzen da … Irakurtzen jarraitu
artea, dokumentalak, indigenak, kultura, latinoamerika atalean
Che Guevara, donde nunca jamás se lo imaginan (JB)
Che Guevara, donde nunca jamás se lo imaginan, Cuba, caminos de revolución dokumental sortaren aleetako bat. Ernestoren bizitza kontatzen da bertan, eta sarean Google Videon ikus daiteke (goiko bideoan bertan). Jaisteko aukera ere badago, Che Guevararen inguruko pelikula edo dokumental … Irakurtzen jarraitu
Comandante (JBGA)
Oliver Stone 3 egunez egon zen Fidel Castrorekin, 30 orduko elkarrizketa eginez. Bere bizitzaren pasarte ezberdinak aztertzen ditu, eta berekin joaten da eskuz-esku ekitaldietara. Jaitsi hemendik.
The War on Democrazy (JBGA,G)
Demokraziaren aurkako gerra 2007an Christopher Martin eta John Pilgerrek egindako dokumentala da. Honek, AEBk latinoamerkian egin(egiten) dituen eskusartzeak aztertzen ditu, gehienbat Venezuela eta Hugo Chavezengan erreparatuz. Era berdinean, Guatemalan Jacobo Arbenz eta Txilen Salvador Allenderen aurkako estatu kolpeak CIArekin duten … Irakurtzen jarraitu
AEB, dirua, dokumentalak, indigenak, kapitalismoa, kolonialismoa, latinoamerika, politika atalean
La revolución no será televisada
Online: Google Videos, Dailymotion, Youtube Deskargatzeko: Google Videos (Gazteleraz), Taringa (Ingelesez gaztelerazko azptitituluekin) Venezuelan, 2002. urteko apirilean, gertatutakoa aztertzen duen dokumentala. Bertan estatu golpe baten saiakeraren ondorioz bi egunez, Hugo Chávez, bere postutik kendua izan zen.
dokumentalak, latinoamerika, politika atalean
