Jarraibideak

Behin zure erabiltzaile izena izanda, bidali posta elektroniko bat anpulubila (abildua) gmail (puntu) com helbidera, eta berehala gehituko zaitugu taldera. Esaiguzu ze posta konturekin eman duzun izena zerbitzuan.

Behin taldera gehituta, lehenengo gauza sartu esteka jarraitu. Orriaren eskuinaldean dago, hausnaurtu dioen izenburuaren azpian.

Hortik aurrera, Post berri bat sor dezakezu.  Sakatu Posts>Add New eta izenburua eta testua idazteko aukera irtengo zaizu. Beraz aurrena, izenburua jarri: adibidez dokumentalaren izena. Materialaren izenaren aldamenean idatzi jatorrizko bertsioa den (JB), gazteleraz dagoen (G), edo eta azpitituluak dituen (JBEA: Jatorrizko Bertsioa Euskarazko Azpitituluekin).

Testuan, jarri beharrekoa ondorengoa da:

  • Trailer edo bideoa osorik: Hortarako, Upload/Insert testuaren ondoan dagoen bideoan sakatu eta ondoren URLa erabiliz txertatu. Youtube, Google Video eta Dailymotion zerbitzuez gain ez dakit besterik funtzionatzen duen. Beste aukera bat embedded sartzea da, HTML bidez. Horretarako, testua idazten den leihoaren goialdean, eskuinaldean, Visualetik HTMLra pasa behar da, eta kodea txertatu. Zaila dirudien arren, ez da horrenbesterako. Edozein zalantza baduzu, galdetu.
  • Bideorik ez badu, argazkiren bat edo irudirenbat. Hau ere aurkitzerik ez badago… ba ahal dena.
  • Bideoa sarean osorik ez badago, edo egonda ere, nahi izanez gero, loturak jarri dira besteok ere hau ikusi ahal izateko. Horretarako, lotura izan behar den testu bat sortzen da. Adibidez hau. Testua idatzi ondoren, testu zatia hautatu behar da, eta editorean (idazteko leihoaren goialdean dauden botoitxoetan) katetxo bat topatu behar da. Testua eskuinaldean lerrokatzeko dagoenaren ondokoa. Behin hor sakatuta, leihotxo bat irekiko da eta helbidea txertatu ahal izango dugu.

Testua idazteaz gain, azken pausu bat eman behar da eskuinaldean agertzen den Argitaratu botoi urdinari eman aurretik. Pausu hau garrantzitsua da, eta informazioa txukun mantentzen lagunduko digu: Sailak aukeratzea. Sailak, edo kategoriak, postak sailkatzeko modu bat da. Horrela, posta erlijioari buruz bada, edo politikari buruz, edo gai bat baino gehiagori buruz, bertan agertzen direnen artean aukeratu beharko da. Horrela, hasierako orritik ere, kategorietara zuzenean joateko aukera izango dugu.

Azkenik, Publicize testuaren ondoan sakatu, sare sozialetan ere sarrera ager dadin, eta sareetara bidali. Publicizeri buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.

Eta kitto! Sakatu Preview nahi izanez gero nola gelditzen den ikusteko, edo Argitaratu zuzenean.

Jarraibideak -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Gonbidapena « hausnaurtu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s