Parte hartu!

hausnaurtuk, ekimen kolektiboa izatea du helburu. Zaborrez gainezka daukagun telebistetatik at ere badagoelako zer ikusi, eta zer ikasi.

Blog komunitario honen xedea, bakoitzak interesgarria iruditzen zaion materiala partekatzeko plataforma sortzea da. Betebeharreko baldintzak hauek dira:

  • Material Audiobisuala izatea.
  • Non ikus daitekeen adieraztea (sarean, noski) edo nondik jaitsi daitekeen aipatzea.
  • Hausnarketetan urtzera gonbidatzea.

Ez da inolako jakituna izan behar, ez da ikusitakoaren buruzko kritikarik egin behar (ez da derrigorrezkoa, baina libre zara nahi duzuna egiteko), soilik, interesgarriak iruditzen zaizkigun materialak besteei helaraztea da nahia. Horregatik, post bat idazterakoan, modu oso sinplean egitea eskatzen da oinarri bezala, nahiz eta esan bezala, bakoitzak nahi beste idatzi ahal. Bete behar den bakarra, post horretan dokumental, film labur, edo dena delakoaren trailer edo bideo bat txertatzea da (osorik baldin badago, ez da beharrezkoa jaisteko loturak eskaintzea, baina eskertuko litzateke), eta nola lor daitekeen azaltzea.

Gomendagarria da halaber, eskainitako materiala jatorrizko bertsioan ematea, azpitituluekin. Euskaldunak izaki, onena hauek euskaraz izatea litzateke, eta kasu gehienetan lan hau egin gabe dago. Beraz, nahi izan ezkero ere, azpitituluak sor genitzake hauentzat. Bestela, eta zorionez hainbat hizkuntza ere ezagutzen ditugu: gaztelera, frantsesa eta gero eta gehiago beste batzuk ere. Beraz, onartuak izango dira baita gaztelera zein frantsesez azpititulutako materialak ere. Hegoaldeko batek, Iparraldeko batek edo frantsesa dakien batek jarritako filma ulertzerik ez badu, onena bere kabuz bilatzea izango da, eta interesgarria iruditzen bazaio, berriz ere argitaratzea. Berdin-berdina alderantzizko kasuan ere.

Interesa baduzu wordpress.com helbidean izena eman beharko duzu. Horretarako sakatu hemen, eta ondoren, kontutan hartu azkenengo aukeraketan “Just a username, please.” hautatu beharko duzula, erabiltzaile soila izan nahi baduzu. Hori da gauza txar bakarra, ez dutela beste modurik (OpenID edo edozein alternatiba) eskaintzen. Horrelako egitasmo batentzako lekua edo interesa baduzu edo, nonbaiten instala genezake WordPress kopia bat euskaraz, eta bertatik antolatu :)

Behin izena emanda, irakurri Jarraibideak, eta parte hartu!

Besterik gabe, proposamen guztiak ongi etorriak dira.

hausnaurtu

Parte hartu! -ri erantzun bat

  1. Nere postekin loturak: Che Guevara, donde nunca jamás se lo imaginan (JB) « hausnaUrtu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s