Maskarak


Izenburua: Maskarak
Egileak:  Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Oihan Vitoria eta Miren Ormazabal
Urtea: 2012
Iraupena: 12′

Transexualitateak tabua izaten jarraitzen du. Bazterketa soziala, transfobia, zisexismoa… Eguneroko borroka lehen pertsonan azaltzen digute Ainarak eta Ixotzek. Maskarak, mozorroak kendu nahi ditu.

Iruzkin bat utzi

dokumentalak atalean

Outfoxed (JBGA)


Izenburua: Outfoxed: Rupert Murdoch’s War on Journalism
Zuzendaria: Robert Greenwald
Urtea: 2004
Iraupena: 77′

Dokumental honek Rupert Murdoch eta Fox News-ek, bere telebista kateak, gizartearen iritzi publikoa manipulatzeko duen egitasmoa aztertzen du.

Iruzkin bat utzi

AEB, dokumentalak, globalizazioa, politika atalean

WikiRebels (JBGA)



Wikileaks, Julian Assange, Kableak, Filtrazioak, Irak, AEB, Suedia, The Pirate Bay, Bortxaketa, Kartzela, OpenLeaks, The Guardian, Le Monde, Spiegel….

Azken aldian asko entzun ditugu hitz hauek, eta proiektua azaldu nahian Suediako Telebistak (svt) WikiRebels izenarekin lan dokumental bat kaleratu du.

Sarean ikusi daiteke, gaztelerazko azpitituluekin:

Jaisteko aukera ere badago, bai azpitituluak zein dokumentala ere.

Baten bat animatzen bada elkarlanean euskaratu dezakegu. Zer iruditzen?

Iruzkin bat utzi

AEB, Australia, dokumentalak, gatazkak, gerra, globalizazioa, politika atalean

L’avocat de la terreur (Gazteleraz)


avo

Jacques Vergès abokatuaren inguruko film honetan, pertsonaia honen jokaera eta ibilbidea aztertzen da. Komunista, antikolonialista, ezkertiarra, eskuin muturrekoa, maoista… Definitzen zaila den pertsonaia. Argeliako kasua, Palestina, edo eta Nazien ekintzetatik gertu ibili den gizakia da Vergès. Besteak beste Djamila Bouhired, Magdalena Kopp, Anis Naccache, Carlos “Txakala” edo Klaus Barbie izan ditu bide-lagun.

Elkarrizketen bitartez eta garaiko irudiak nahastuz, pertsonaia ilun zein erakargarri honen errepasoa da dokumental hau.

Jaisteko aukera duzue hemendik.

Iruzkin bat utzi

afrika, dokumentalak, gatazkak, gerra, kolonialismoa, palestinataisrael atalean

Rip – A remix manifesto (JBGA)


Musika sortzaile berriek egile eskubideekin izaten dituzten arazoak aztertzen dituen dokumentala. Industriako lobbyen presioa eta kulturaren zabalkuntza librearen arteko talka erakusten da, artista eta aditu desberdinen bitartez.


Informazio gehiagohttp://ripremix.com/

2 Iruzkin

AEB, creativecommons, dokumentalak, kultura, pelikulak atalean

The Code (JBGA)



Dokumental honetan (2001), Linux kernelaren nondik-norakoak aztertzen dira, Linus Torvalds pertsonaia bertako protagonista dela. GNU/Linux sistema eragilea eta software askea, zein kode irekia bezalako terminologia azaltzen da, elkarrizketen bitartez. Bertan daude, bereziki garrantzitsuak izan diren pertsonaiak: Linus Torvalds, Richard Stallman, Alan Cox, Jon “maddog” Hall, Miguel de icaza eta beste hainbat.

50 minututako bideoa, TVE2k emititutako bertsioan.

Jaisteko klikatu hemen.

Iruzkin bat utzi

creativecommons, dokumentalak, filosofia, informatika, opensource atalean

Se prohibe la palabra (JB)


Debekatutako ikastolaren istorioa. 1993an, herri ekimenak bultzatuta, euskal eskola bat ireki zen Lizarran. Hiru urtez, 40 haur baino gehiago joan ziren gerra hasi eta militar faxistek berau debekatu zuten arte. Hala, bertako dena erre eta antolatzaileak mehatxatzen dituzte.

Iruzkin bat utzi

dokumentalak, Euskal Herria, gerra, hizkuntza, kultura atalean

La Defensa de los Vascones (JB)


 

 

Extra:

 

 

Iruzkin bat utzi

dokumentalak, Euskal Herria, gatazkak, gerra atalean

Haizea eta sustraiak


“Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartzen gara. Bere bizitza, bere historioa, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lagun, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak, haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten digute. Oraindik ezabatu ez diren testigantzak dira. Bizirik dagoen historia da, gure berezko historiaren partea da.

Ikusi megavideon eta deskargatu megauploaden.

Iruzkin bat utzi

dokumentalak, Euskal Herria, gatazkak, politika atalean

Itsasoaren alaba


Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Hverrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita.Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.

Filma megavideon ikusi daiteke, eta megauploaden deskargatu.

Iruzkin bat utzi

bakea, dokumentalak, Euskal Herria, gatazkak, politika atalean

Sudáfrica, Farenheit 2010 (JBGA)


Manuel Sánchez Pereirak, 52 minututako erreportai honetan, Futbol Mundial mundialaren prestakuntza eta aukerak aurkezten ditu. Horrelako ekitaldi batek sortzen dituen alde positibo zein negatiboak erakusten ditu, hala nola, futbol zelai berrien eraikitzea aurretik zeuden zaharren ondoan, edo eta gune garbiagoetan, pobreziatik aldenduta (FIFAk eskatua).

Mandela, edo Tuturen izenak, zein beste askorenak, elkarrizketa bidez aurkezten den dokumentu interesgarrian.

Jaitsi Megauploadetik, edo ikusi Megavideon

info + RTVE Documentos TV

iturria

Iruzkin bat utzi

afrika, dirua, dokumentalak, globalizazioa, kirola atalean

La pesadilla de Darwin (JBGA)


Izenburua: Le cauchemar de Darwin (La pesadilla de Darwin)
Zuzendaria: Hubert Sauper
Urtea: 2004
Iraupena: 107′

Afrikan, 60. Hamarkadan, animali espezie berri bat sartu zen artifizialki Victoria lakuan esperimentu baten ondorioz. Animalia, ‘Niloko perka’, harrapari bortitz bat da eta laku handi honetako espezie autoktono guztiak suntsitu zituen. Arrain berria azkar ugaldu zen eta gaur egun,  mundu guztira esportatzen den produktu bat bihurtu da.

Sobietar Batasuneko abioi handiak egunero heltzen dira lakura beraien arrain merkantziak hartzeko eta horrez gain, bidaia aprobetxatu eta beste mota bateko merkantziak afrikari helarazteko… Kalashnikov-ak eta munizioak. Arrainen eta armen industria multinazional honek, egoera atsekabe bat sortu du konfliktoz beterik dagoen afrikako zonalde honetan; Arrantzale lokalak, exekutibo finantziario internazionalak, etxerik gabeko umeak, afrikako ministro korruptoak, Europear batasunaren komisarioak, tanzaniako hemagalduak, errusiako pilotuak…

Informazio gehiago:

Filmaffinity (Gazteleraz)
Wikipedia (Gazteleraz)
IMDb (Ingeleses)

Deskargatzeko:

Taringa

Online ikusteko:

Iruzkin bat utzi

dirua, ekologismoa, gatazkak, gerra atalean